Zerbitzuak

Aholkularitza Juridikoa

Gure abokatu taldeak aholkularitza juridiko integrala eskaintzen dizu. Zuzenbidearen arlo ezberdinak jorratzen ditugu: Merkantila, Laborala, Zibila, Fiskala, Administratiboa… Enpresari dagokionez, abokatuek ekonomista taldearekin batera, negozio ideia bakoitzarekin hobekien egokitzen den plangintza eta forma juridikoa bilatzen dute, dirulaguntzak eskuratu ahal izateko eta antolakuntza aldetik egiturarik egokiena proposatuaz. Aholkularitzak, negozioaren bilakaera guztian jarraituko du, aldizkako gainbegiradak eginez edo beharren arabera erantzunak emanez.

Aholkularitza eta kontabilitate kudeaketa

Kide Aholkularitzak kontabilitatearen gaineko aholkularitza eskaintzen du, edo behar izanez gero kontabilitatearen kudeaketa osoa ere bai: faktura, tiket eta bankuen kontabilizazioa; kontabilitate liburuak eta urteko kontuak prestatu; Merkataritza Erregistroan kontuak aurkeztu, eta kontabilitatearen gaineko aholkularitza eta informazioa ematen dugu.

Aholkularitza fiskala eta zergen kudeaketa

Aurreko atalean esan dugun moguan, Kide Aholkularitzak eskaintza bikoitza egiten du arlo honetan ere: Alde batetik, aholkularitza fiskala eskaintzen dugu, zergen aitorpenak eta atxikipenak beraien kabuz egiten dituzten enpresei: BEZ, Sozietateen gaineko Zerga, PFGZ… Bestalde, zergen kudeaketa osoa egitea eskaintzen dugu, gure bulegoetatik, enpresek edota autonomoen kontabilitate, agiri eta datuetan oinarrituaz.

Aholkularitza laborala

Enpresarengan eragina duen edozein gai laboralari buruz aholkatzeko gai gara: kontratazioa, nominak egitea, Gizarte Segurantzako altak eta bajak, kaleratzeak, kotizazioak, atxikipenak, bonifikazioak, etab.