Guri Buruz

Kide Aholkularitzak enpresa eta partikularrei aholkularitza juridikoa eta ekonomikoa eskaintzea du helburu. Gure zerbitzuak bi empresen bidez eskaintzen ditugu: Seikide Koop. Elkartea (Kontabilitatea, zerga eta lan arloko aholkularitza), eta Leitza Asesoria SL (Aholkularitza juridikoa). Lan taldea abokatu, ekonomilari eta bestelako profesionalez osatua dago, eta aldi berean, beste profesional batzuekin (auditoreak, peritoak, forenseak…) elkarlanean aritzen gara, modu honetan gure bezeroei beste zerbitzu osagarri batzuk eskaini ahal izateko. Gure zerbitzuak bi bulegotatik eskaintzen ditugu:

• DONOSTIA: Tolosa Hiribidea 5, 2.Esk – 3. Bulegoa. 20018 Donostia.
• LEITZA: Landa industrialdea, Suizpi Eraikina 3 behea.