GAI JURIDIKO ETA EKONOMIKOETAN AHOLKULARITZA PERTSONALIZATUA
Aholkularitzak gai juridiko eta ekonomikoen inguruan osoko aholkulartitza eskaintzen dizu.
KIDE AHOLKULARITZA: ZURE NEURRIRAKO AHOLKULARITZA
Gure bezeroen
beharretara egokitzen den aholkularitza zerbitzua eskaintzen dugu, enpresei
zein autonomoei zuzendua. Gure lan egiteko era zuzena eta banakakoa da: enpresa
baikoitza ezberdina da, eta bakoitzak lan egiteko modu ezberdina du. Arrazoi
horrengatik eskaintzen dugun zerbitzua banakakoa eta neurrira egina izaten da.
Enpresa egitasmoen lehenengo urratsak sendotzen laguntzen dugu, hasierako
ideiak garatzen, egitasmoarentzako forma juridiko egokiena bilatzen,
bideragarritasun planak prestatzen, finantzaketa bilaketan aholkua emanez,
etorkizuneko kide edo sozioen arteko negoziaketetan edota hasierako garaietan
beharrezkoa den eginahaletan lagungarri suertatu daitezkeen euskarriak emanez.
Diru laguntza egokiak bilatzen eta kudeatzen laguntzen dizugu. Enpresen eta
egitasmoen eratze prozesua kudeatzen dugu, beharrezko diren tramiteak eta
gestioak eginez Administrazioaren aurrean. Enpresaren kontabilitatearen gaineko
aholkularitza eskaintzen dugu, edo behar izanez gero, kontabilitatea eramaten
dugu gure bulegoetan. Zerga aitorpenak kudeatzen ditugu (BEZ, SOZIETATEEN
GAINEKO ZERGA, PFGZ…) eta Ogasunaren aurrean egin behar diren gainontzeko
tramiteak betetzen ditugu. Aholkularitza laborala eskaintzen dugu, kontratuak
eginez, altak eta bajak kudeatuz, nominak prestatzen, Gizarte Segurantzako
kotizazioak eta gainontzeko gorabeherak kudeatuaz. Enpresa bakoitzaren
beharretara eta egoerara egokitutako aholkulariza eskaintzen dugu.
informazio gehiago
...
Erabiltzaileak
ERABILTZAILEAK
Kide Aholkularitzatik zure gakoa eta pasahitza emango dizkizugu,
erabiltzaileentzako gunera sar zaitezen. Erabiltzailearen gunetik galderak egin
eta edozien gairi buruzko aholkularitza eskatu ahal izango diguzu, eta bide
hori erabili dezakegu gure artean komunikatzeko.